Aurreko topaketetan landutako gaiekin jarraituz, 4 lan-ardatzen inguruan hausnartzen ibili gara elikadura burujabetza, eredu energetikoa, ekonomiaren birkokapena eta zaintzak. Sarea osatzen dugun 9 kolektibook, beste 10 aliatuekin, urte eta erdiz eztabaida eta gogoetan aritu gara.
Orain, azken denbora honetan landutako eta sortutako hausnarketa kolektiboak konpartitzeko gogoa eta energia dakargu. Horretarako, hurrengo Desazkundea eta Bizitze Ona topaketak antolatu ditugu.
Ekainaren 3an, 16.00etatik 20.00etara, Bilboko La Bolsa Eraikinean ikusiko dugu elkar.
Eskerrik asko eta ekainak 3ra arte!