Crowfunding-a: economiasolidaria.org webgunearen berritzea

//www.goteo.org/widget/project/nuevo-portal-web-de-la-economia-solidaria

Orain dela hile batzuk martxan jarritako proiektu bati buruz informatu nahi zaituztegu: economiasolidaria.org webgunearen berritzea, hain zuzen ere. Dakizuen bezala, ataria, ekonomia ekologiko, bidezko, sozial eta solidario baten alde dauden sare eta mugimendu sozialak ikustarazteko espazio bat da. Intzidentzia sozial eta politiko handiagoa izan dezan, hura berritu egin nahi dugu.

Kanpainaren webgunea hemen ikusgai

Plataforma berriak, egituraz zein diseinu grafikoz aldatu egingo du, REASeko mugimendu sozialak dituen erronka berriei erantzuteko asmoz. Hiru espazio nagusitan antolatuta egongo da: ekonomia solidarioaren atari tematikoa, REAS Red de Redes-en gunea eta Merkatu Sozialaren ataria.

Webgune berri hau finantzatzeko, Goteon crowdfunding kanpaina bat aterako dugu. Helburua, ataria berritzen ahalbidetuko diguten gutxieneko 19.000 euroak lortzea litzateke. Kanpaina otsailaren 27an hasiko da eta 40 egun iraungo du.

REAS Red de Redes, ez litzateke posible izango hura bultzatzen eta babesten duen komunitaterik gabe. Hori dela eta, laguntza txiki handi bat eskatzen dizuegu: alde batetik, proiektua eta kanpaina hedatzen laguntzea, sare sozialetan, email bitartez, ahoz aho… bestalde, parte hartzera animatzea, sariren bat eskuratuz.

Zarata nahiko sortzea eta kanpainaren lehen egunean, astelehena 27, oihartzuna izatea gustatuko litzaiguke, beraz, egun horretan erne egotea eskatzen dizuegu, zuen kontaktuen artean mugitzeko eta ekarpenak egiteko, posible bada.

Eskerrik asko!

Deja una respuesta