Non eta zergatik hasten dira gerrak? Hilabete honen bukaeran, eta euskal erakunde batzuetatik sustatzen dugun errenta-aitorpenean eragozpen fiskala egiteko kanpaina dela eta, horri buruzko hitzaldiak abiatuko ditugu Gasteizen eta Donostian Pere Ortegaren eskutik, hilaren 26an eta 27an, hain zuzen.
Gerra hemen hasten da izenburupean gudaren negozioa aztertu, etekin ekonomikoak erdiesten dituztenak nortzuk diren ezagutu eta zeintzuk diren bere nondik norakoak estatu mailan eztabaidatuko dugu. Horretarako Kataluniatik etorriko da Pere Ortega, bakean eta armagabetzean ikertzailea eta Centre Delàs d’estudis per la pau-ren zuzendaria. Bukatzean, eragozpen fiskalaren kanpainaren berri emango dugu SETEMetik, gastu militar publikoekin ez kolaboratzeko tresna bezala aurkezten.
Hitzaldietarako sarrera libre izango da toki guztiak bete arte. Non eta noiz?
- Gasteiz: apirilak 26, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan. SETEM Hego Haizearen egoitzan (San Vicente de Paul kalea, 10 behea)
- Donostia: apirilak 27, osteguna, 19etan. Gazteszenan (Egia Kultur Etxea. Baztan kalea, 21)
Animatu! HEMEN aurkituko duzu informazio gehiago.