SETEM Hego Haizeatik urriaren 19an eta 20an antolatzen ari garen ekitaldi politara gonbidatu nahi zaitugu: Hamaika Begirada Kongresua. Gasteizko Goiuri Jauregian egingo da, eta kontsumo arduratsuko eta ekonomia sozial eta solidarioko hainbat proposamen feminista bilduko ditu.
Kongresu hau antolatuz, indarreko sistema heteropatriarkalak ekarritako desparekotasunekin hautsi egiten duten eta alternatibak proposatzen dituzten eredu batzuk identifikatu nahi ditugu. Alternatiba horiek kontsumotik, ekoizpenatik, erakundeen antolakuntza-eratik edota beste alor batzuetatik bat egiten dute berdintasun erreal baterantz pausoak emateko helburuz. Bi jardunalditan banaturik, kongresuak hiru ardatz izango ditu:
- Bidezko merkataritza, elikadura-burujabetza, eta sexu- eta genero-aniztasunak
- Antolakuntza-prozesu ez-heteropatriarkalak
- Ekonomia sozial eta solidarioan estalita ez dauden espazioak begirada feminista gehitzeko
Horrez gain, esperientzien azoka moduko bat izango da, non alternatibak erakutsiko diren. Bertan parte-hartzera gonbidatzen zaitugu.
Kongresu honetan estatutik zein Latinoamerikatik etorriko diren hainbat hizlarik parte hartuko dute. Laster egitarau osoa eta hizlari-zerrenda izango ditugu eskuragarri. Gure webgunean ireki dugun tarte HONETAN kongresuaren inguruko nobedade guztiak argitaratuko ditugu.
Interesaturik al zaude? Jadanik izena eman ahal duzu, doan, esteka HONETAN. Animatu!