BAZTERKETA-EGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAKO EKINTZAILETZA-FUNTSA

Autoenplegua lana lortzeko bide posibleetako bat da, bereziki enplegagarritasun-zailtasunak dituzten edo kalteberatasun-egoeran dauden pertsonentzat. Jarduera ekonomiko bat abian jartzeko arrakasta hainbat faktoreren mende dago, eta faktore horietako bat finantzaketa lortzeko aukera egokia da.

Bereziki ahulak diren kolektiboen kasuan, ekintzaileek zailtasun handiak dituzte kreditua lortzeko finantza-operadore konbentzionalen bidez: bankuak eta aurrezki- eta kreditu-kooperatibak. Hau da «Finantza-bazterketa» bezala ezagutzen den fenomenoaren alderdietako bat.

Testuinguru honetan, programa-piloto bat jarri da abian, autoenplegu-proiektuak dituzten, kanpo-finantzaketako premiak dituzten eta banku-krediturik ez duten pertsonei finantzaketa emateko.

Hartzaileak autoenpleguko programetan murgilduta daudenak dira, egoera ahulean eta baztertuta daudenak eta Bizkaian bizi direnak. Hori dela eta, autoenplegua sustatzeko programetan murgilduta dauden pertsonei zuzenduta dago. Programa hauek gizarte-erakundeetatik etorribehar dira. Entitate hauek ziurtatuko dute formakuntza programaren pertsonak beren lan-ekimenak aurrera eramateko konpromisoa dutela, baita kalteberatasun handiko egoera dutela eta banku-finantzaketa lortzeko premia eta ezintasuna dutela ere.

Erakunde horiek «gizarte-abal» bat eman beharko dute, idatziz, honako hauek egiaztatzeko: kalteberatasun-egoera, pertsonak bere autoenplegu-ibilbidean duen konpromisoa, jarduera ekonomikorako kanpo-finantzaketaren beharra eta ohiko banku-kreditua lortzeko ezintasuna.

Ekintzailetzarako prestakuntzaren arloan lan egiten duen erakunde bat bazara, jar zaitez gurekin harremanetan prozesuari buruz xehetasun gehiago jakiteko!