Finantzen heziketan eta kontsumoaren inguruko lehenengo idazki laburren lehiaketa

 

cartel-i-concurso-relatos-e-f-2016

Atzo heziketa finantzarioaren eguna zela gogoratu genuen, eta gaur proposamen bat ekartzen dizuegu, ADICAE-k, proiektu baten markoaren barruan: ‘La educación financiera como herramienta clave para la protección de colectivos de consumidores vulnerables´, eta AECOSAN (Agencia Española de Consumo, Seguridad Alimentaria y Nutrición) babestua, antolatzen du lehenengo nagusientzako idazki laburren lehiaketa finantzen heziketa eta kontsumoaren inguruan.

Honen bidez, pertsonen partehartze eta kreatibitatea bultzatu nahi dute kolektibo honen barruan, aurrezleen eta kontsumitzaileen istoriak batuz. Jorratu beharreko gaiak, besteak beste, izan ahal dira: nola aldatu den ekonomia eta ze nolako eraldaketa egon den gizartean edo nagusien papera familien babes ekonomikoa bezala.

Aurkeztutako lanak oinarritu ahal dira fikzioan, errealitatean, humorez, ironiaz edo aldarrikapenaz.

Parte hartzeko azken eguna urriaren 25a da.

Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak ikusteko klik hemen

Deja una respuesta